Summer Udalekuak 2020 by Tilin Talan

 

Tilin Talan Haurreskoletatik, urtero bezala, SUMMER Udalekuetako programazioa aurkezten dizuegu, non haurren aisialdiko denbora ziurtatzen da.

Udara hau ez da ohikoa izango, gure “txikien udara” izatea nahiko genuke. Horregatik, bizitzen ari garen egoera honetako gure heroi txiki guztiak saritu nahi ditugu, eta ahaztuko ez duten uda bat goza dezaten lortzea.

Summer Udalekuetatik udaleku irekiak antolatzen ditugu 2 urte 12 urte bitarteko haur guztientzat. Euskara oinarri hartuta, hirueletasunaren aldeko apostua egiten du gure programak, eta egunero ordubeteko lana egiten da ingelesez , Maca’s House metodoa erabiliz.

Helburua haurrek hiria ezagutzea da, txangoak, jolasak  edo tailerren bidez,  beste  jarduera askoren artean. Parkeetara irteerak, hiriko gune  enblematikoenetara bisitak, baita  kirol jarduerak ere, programa erakargarri bat osatzen duten ekintzetako batzuk dira.

Jarduerak, Tilin Talaneko instalazioetatik abiatzen dira, Tolosa Ibilbidea 107an, baita Groseko Tilin Talan haur eskolaren instalazio berrietatik ere, Bitoriano Iraola Plazan.

 

 

Edizio honetan, Happy Flower-en oinarritutako programa bat garatu dugu. Udaberriaz etxean  gozatzea egokitu zaigu, beraz,  uda aprobetxatuko dugu pasatakoa ahazteko.

Txikien taldeek, beren lore-zuhaitz propioak eraikiko dituzte, loreekin eta udararekin lotutako jarduera mordoak eginez. Gainera, ostiralero Happy Flowers bilerak egingo ditugu, gymkhana, altxorraren bila eta hainbat jolasekin. Dibertsioa ziurtatuta dago!

Lehen Hezkuntzako haur taldeentzat, ostegunero txango bat antolatzen da: Santa Klara uhartera, Pagoetako Parke Naturalera, Zilarrezko Itsasargira, Leitzaraneko biotopora…Eta jolasen bitartez, paisaia eta ingurunea modu dibertigarrian biziko dituzte lagunen artean. Adin hauetarako, kirol-jarduerak antolatzen dira, hala nola, igeriketa, Capoeira, zumba, eskalada, crossfit, yoga…Hezkuntza balioez gain, beste batzuk ere jartzen ditugu abian, adibidez, norberaren burua gainditzea eta konstantzia.

Ez da txiki-chefik faltako eta, horrela, gastronomiara hurbiltzea eta gau bat etxetik kanpo igarotzeko aukera sortuko da, bizikidetza bezalako balioak sustatuz.

Horretarako,  gure gaubela tradizionala ospatuko dugu uztailaren 17an ostirala (Lehen Hezkutzakoentzat). Afaria, disko-festa eta lotara!

Gure helburua, haurrek udara ahaztezin batez gozatzea da, ondo pasatuz eta beti balioetan oinarritutako hezkuntzatik.

¡Gozatu asko 2020ko SUMMER UDALEKUAK!

Informazio guztia

 


Ekintzak eta denbora-pasak

 

Bilatu desberdintasunak

Deskargatu fitxa hau eta bilatu 7 desberdintasunak

Deskargatu hemen