Frankiziak

Gure eredua

Tilin Talan-ek 2004ean hasi zuen bere ibilera. Ordutik, ezaugarri bereizleak dituen haur eskolan bihurtu gara, kalitatezko zerbitzu berritzailea eskaintzen dugularik. Era berean, gure zerbitzuak dibertsifikatu egin ditugu, haurren aisialdirako programak eskaintzen ditugularik: eskolaz kanpokoak, tailerrak Aste Santuan, udaran udalekuak… eta guztia berezko nortasuna duen klubaren bitartez.

Tilin Talan-en oso argi dugu zein baliok bultzatu gaituzten pauso hau ematera: gardentasuna, ziurtasuna, bikaintasuna eta berritasuna.

Nola laguntzen zaitugu?


Guk badakigu negozio honen hastapenak ez direla errazak, konplexua eta nekagarria izan daitekeela ere. Hau dela eta, GURE EZAGUTZA ETA AZPIEGITURA GUZTIA ZURE ZERBITZURA jartzen dugu, ilusio handiz jaiotzen den proiektu hau denbora laburrean errealitate bihurtzen den ametsa izan dadin.

Gure frankizia ereduarekin, guk iraganean hanka sartu genuen horretan zuk sartzea saihestu nahi dugu, behar duzunean lagundu nahi zaitugu. Azken finean, zure esku jarri nahi dugu GURE NEGOZIO ARRAKASTATSU EREDUA zure inbertsioak ere erabateko arrakasta izan dezan.

Tilin Talan inbertsio moduan


Nor izan daiteke Tilin Talan-eko frankiziadun?


Tilin Talan negozio aukera bikaina da frankiziadun kudeatzaileentzat, berria ireki nahi dutenentzat baita egun irekita dauden eta birmoldatu nahi duten ikastetxeentzat. Inbertitzaileek ere aukera egokia dute, jarduera errentagarria eta interesgarria bait da.

Beti ere, frankiziadunaren profila beti da funtsezkoa negozioaren ibilbidea egokia izan dadin; gure ezagutza eta esperientziekin batera noski.

Jarraitu beharreko urratsak


  • >Elkarrizketa pertsonala eta zalantzen argitzea.
  • >Tokiaren eta hautagaitzaren azterketa.
  • >Jardunean dauden gure ikastetxeetara bisita.
  • >Negozioa martxan jartzeko lokalaren balioestea.
  • >Frankizia hitzarmenaren sinadura.
  • >Lokalaren egokitzapena.
  • >Trebakuntza ikastaro pertsonalizatua.
  • >Lokalaren apaintzea.
  • >Marketing planarekin irekiera.
  • >Jardueraren hasiera.

Eskatu informazio gehiago



    Dispone de local

    • Eus
    • Es
    Utilizamos cookies propias y de terceros para realizar análisis de uso y de medición de nuestra web, ofrecer una mejor funcionalidad y personalizació. Al hacer pulsar en “Aceptar”, permites que todas estas cookies se guarden en tu navegador.    Más información
    Privacidad