Summer Udalekuak 2020

 

Tilin Talan Haurreskoletatik, urtero bezala, SUMMER Udalekuetako programazioa aurkezten dizuegu, non haurren aisialdiko denbora ziurtatzen da.

Udara hau ez da ohikoa izango, gure “txikien udara” izatea nahiko genuke. Horregatik, bizitzen ari garen egoera honetako gure heroi txiki guztiak saritu nahi ditugu, eta ahaztuko ez duten uda bat goza dezaten lortzea.

Summer Udalekuetatik udaleku irekiak antolatzen ditugu 2 urte 12 urte bitarteko haur guztientzat. Euskara oinarri hartuta, hirueletasunaren aldeko apostua egiten du gure programak, eta egunero ordubeteko lana egiten da ingelesez , Maca’s House metodoa erabiliz.

Helburua haurrek hiria ezagutzea da, txangoak, jolasak  edo tailerren bidez,  beste  jarduera askoren artean. Parkeetara irteerak, hiriko gune  enblematikoenetara bisitak, baita  kirol jarduerak ere, programa erakargarri bat osatzen duten ekintzetako batzuk dira.

Jarduerak, Tilin Talaneko instalazioetatik abiatzen dira, Tolosa Ibilbidea 107an, baita Groseko Tilin Talan haur eskolaren instalazio berrietatik ere, Bitoriano Iraola Plazan.

Edizio honetan, Happy Flower-en oinarritutako programa bat garatu dugu. Udaberriaz etxean  gozatzea egokitu zaigu, beraz,  uda aprobetxatuko dugu pasatakoa ahazteko.

Txikien taldeek, beren lore-zuhaitz propioak eraikiko dituzte, loreekin eta udararekin lotutako jarduera mordoak eginez. Gainera, ostiralero Happy Flowers bilerak egingo ditugu, gymkhana, altxorraren bila eta hainbat jolasekin. Dibertsioa ziurtatuta dago!

Lehen Hezkuntzako haur taldeentzat, ostegunero txango bat antolatzen da: Santa Klara uhartera, Pagoetako Parke Naturalera, Zilarrezko Itsasargira, Leitzaraneko biotopora…Eta jolasen bitartez, paisaia eta ingurunea modu dibertigarrian biziko dituzte lagunen artean. Adin hauetarako, kirol-jarduerak antolatzen dira, hala nola, igeriketa, Capoeira, zumba, eskalada, crossfit, yoga…Hezkuntza balioez gain, beste batzuk ere jartzen ditugu abian, adibidez, norberaren burua gainditzea eta konstantzia.

Ez da txiki-chefik faltako eta, horrela, gastronomiara hurbiltzea eta gau bat etxetik kanpo igarotzeko aukera sortuko da, bizikidetza bezalako balioak sustatuz.

Horretarako,  gure gaubela tradizionala ospatuko dugu uztailaren 17an ostirala (Lehen Hezkutzakoentzat). Afaria, disko-festa eta lotara!

Gure helburua, haurrek udara ahaztezin batez gozatzea da, ondo pasatuz eta beti balioetan oinarritutako hezkuntzatik.

¡Gozatu asko 2020ko SUMMER UDALEKUAK!

GURASOENTZAKO OHARRAK

Taldearen dinamikak era egokian aurrera eramateko PUNTUALTASUNA BEHARREZKOA da. 9:30etan irtengo gara ikastolatik.

Eguneroko jarduerak hasitako tokian bukatuko dira, hau da, Tilin Talan izango da topagunea.
Haurrek egunero txapela, hamaiketakoa eta eguzkitako krema ekarriko dute (ur botila ez dute eramango).
Arropa eta oinetako erosoak ekarriko dituzte, ahal den neurrian arropari izena jarrita
Ekintza bereziren bat garatzen bada, gurasoei aldez aurretik jakinaraziko zaie
Igerilekura joaten garen egunetan bainujantzia jarrita, txankletak, eskuoihala eta txanoa eraman beharko dituzte eta ahaztu gabe aldatzeko arropa.
Ostegunetako irteera 9:30etatik 15:30etara izango da. Egun honetan etxetik bazkaria ekarri beharko dute jangelako zerbitzua kontratatuta ez dutenek.
Eguraldi txarra eginez gero, programazioa moldatu behar izatea suerta daiteke
Ezingo da etxetik jostailurik ekarri hau egin ezean eta zerbait galduz edo puskatuz gero, haur eskolak ez du erantzukizunik izango.

Izenemateko formularioa

Tarifak eta Izenemeteko Fitxa – Ekaina 2020
 Tarifak eta Izenemeteko Fitxa – Uztaila 2020
 Tarifak eta Izenemeteko Fitxa – Abuztua 2020
Tarifak eta Izenemeteko Fitxa – Iraila 2020

Programazioak

Programa Ekaina Haurrak
Programa Ekaina Lehen-hezkuntza

Programa Uztaila 2 URTE
Programa Uztaila HH3
Programa Uztaila HH4
Programa Uztaila HH5
Programa Uztaila LH1-LH2
Programa Uztaila LH3-LH4
Programa Uztaila LH5-LH6

Programa Abuztua 2 URTE
Programa Abuztua HH3
Programa Abuztua HH4
Programa Abuztua HH5
Programa Abuztua LH

Programa Iraila HH
Programa Iraila LH