Lagun artean gozatzeko egitarau erakargarria: mendi- txangoak, tailerrak, gynkana, produktu autoktonoen elaborazioa, igerilekua, gau magikoak...

Tilin Talanen, 18 urte baino gehiago daramazkigu haurrentzako aisialdi-programak egiten, hori bait da gehien gustatzen zaiguna. Horregatik, gure hezkuntza eskaintza zabaltzea erabaki dugu Arotz-Enea baserrian, Donostia eta Iruñetik 35 minutura.

Haurrek bere nortasuna inguru giro osasuntsu eta balore sendo batzuen artean garatzeko udaleku bat sortu dugu, adiskidetasunean, lankidetzan iraunkortasunean eta dibertsioan oinarrituta.

UDA AHAZTEZINA!

Lagun artean gozatzeko egitarau erakargarria: mendi-txangoak, tailerrak, gynkana, produktu autoktonoen elaborazioa, igerilekua gau magikoak...

ETXARRI LARRAUNEN UDALEKUAK

Helburu nagusia kirol, kultura eta arte jarduerak antolatzea da, honen inguruan motibazioa eta errespetua oinarri bezala hartuta, hiritik atera eta naturarekin konektatu daitezen.

Gure egitarauarekin haurrak independiente izaten irakatsi nahi dugu, taldean lan eginez, trebetasun berriak aurkituz disfrutatzen duten bitartean.

Tilin Talan unibertsoa zabaldu egiten da 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako proposamen berri honekin.

Lehen helburua gure haurrek lagunen artean ahaztezineko udaz disfrutatu dezatela da. Beti ere, hezkuntza balioetan oinarrituta.

IZEN-EMATEA

  • Izena emateko epea zabalik 2024ko otsailaren 2an.

Plaza berrestea

  • Plazen esleipena izen emateko ordenaren arabera egingo da.Une horretan mezu elektroniko bat bidaliko da abonua nola egin behar den adierazten duen kode batekin, izen ematearen ondoren, aste bateko epea egongo da abonua egiteko, baja emateko edo edozein aldaketa egiteko.
  • Behin egonaldia ordainduta, justifikatutako baja medikoaren kasuan bakarrik itzuliko da zenbatekoa.

PREZIOA

Astea: 285€ (garraioa barne)

Hizkuntza

Kanpamentu hirueleduna

7 eta 13 urte bitarteko haurrak (2017 eta 2011 artean jaiotakoak)

Txandak

Egonaldiak astelehenetik larunbatera izango dira. Astelehenean 9:00tan aterako gara eta larunbatean topagune berdinean 13.30etan jasoko dira haurrak.

  • 1. txanda, ekainaren 24tik 29ra
  • 2. txanda, Uztailaren 1etik 6ra
  • 3. txanda, Uztailaren 8tik 13ra
  • 4. txanda, Uztailaren 15etik 20ra
  • 5. txanda, Uztailaren 22tik 27ra
  • 6. txanda, Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra
  • 7. txanda, Abuztuaren 5etik 10era

Oharrak

  • Autobuseko garraioa: Donostiatik irteerak eta etorrerak.
  • Beste irteera-puntu batzuk izateko aukera.
  • Tilin Talanek jardueren ezaugarriak aldatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du, gutxieneko parte-hartzaile kopurura iristen ez bada.

Irteera eta etorrerarako topalekua.

Irteerak 9:00etan izango dira eta helmugak 13:30ean.

Arotz Enea baserriko autobusak EHUko Campusean egongo dira, Andrestegi Kalean (Carlos Santamaria Zentroaren atzealdean). Mesedez, puntualtasuna eta arintasuna eskatzen dizuegu, bai irteeretan, bai helduetan.

BLOG-a

Blog bat gaituko dugu, non familiek seme-alaben egunerokotasuna jarrai ahal izango duzue. Ezinbestekoa da izen ematearen momentuan baimena emateko laukitxoa aukeratzea blog honetako argazkietan ateratzeko.


Edo, nahiago baduzu, gure bi eskoletako edozeinetan eman dezakezu izena.