Lagun artean gozatzeko egitarau erakargarria: mendi- txangoak, tailerrak, gynkana, produktu autoktonoen elaborazioa, igerilekua, gau magikoak...

Tilin Talanen, 18 urte baino gehiago daramazkigu haurrentzako aisialdi-programak egiten, hori bait da gehien gustatzen zaiguna. Horregatik, gure hezkuntza eskaintza zabaltzea erabaki dugu Arotz-Enea baserrian, Donostia eta Iruñetik 35 minutura.

Haurrek bere nortasuna inguru giro osasuntsu eta balore sendo batzuen artean garatzeko udaleku bat sortu dugu, adiskidetasunean, lankidetzan iraunkortasunean eta dibertsioan oinarrituta.

UDA AHAZTEZINA!

Lagun artean gozatzeko egitarau erakargarria: mendi-txangoak, tailerrak, gynkana, produktu autoktonoen elaborazioa, igerilekua gau magikoak...

ETXARRI LARRAUNEN UDALEKUAK

Helburu nagusia kirol, kultura eta arte jarduerak antolatzea da, honen inguruan motibazioa eta errespetua oinarri bezala hartuta, hiritik atera eta naturarekin konektatu daitezen.

Gure egitarauarekin haurrak independiente izaten irakatsi nahi dugu, taldean lan eginez, trebetasun berriak aurkituz disfrutatzen duten bitartean.

Tilin Talan unibertsoa zabaldu egiten da 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzendutako proposamen berri honekin.

Lehen helburua gure haurrek lagunen artean ahaztezineko udaz disfrutatu dezatela da. Beti ere, hezkuntza balioetan oinarrituta.

IZEN-EMATEA

  • Martxoaren 22tik apirilaren 22ra..
  • Maiatzaren 3an, 9:00etan, izena emateko bigarren epea irekiko da Txandak osatzeko, maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik.

Plaza berrestea

  • Plazen esleipena izen emateko ordenaren arabera egingo da.Une horretan mezu elektroniko bat bidaliko da abonua nola egin behar den adierazten duen kode batekin, izen ematearen ondoren, aste bateko epea egongo da abonua egiteko, baja emateko edo edozein aldaketa egiteko.
  • Maiatzaren 3tik aurrera, izena emateko bigarren epea irekiko da plaza libreak dituzten txandak osatzeko. Bigarren aldi honetan, plazaren berrespena izena emateko ordenaren arabera egingo da. Plaza berretsiko da posta elektronikoaren bidez.
  • Behin egonaldia ordainduta, justifikatutako baja medikoaren kasuan bakarrik itzuliko da zenbatekoa.

Txandak

Egonaldiak astelehenetik larunbatera izango dira. Astelehenean 9:00tan aterako gara eta larunbatean topagune berdinean 13.30etan jasoko dira haurrak.

  • 1. txanda. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra
  • 2. txanda. Uztailaren 4tik 9ra
  • 3. txanda. Uztailaren 11tik 16ra
  • 4. txanda. Uztailaren 18tik 23ra
  • 5. txanda. Uztailaren 25etik 30era
  • 6. txanda. Abuztuaren 1etik 6ra
  • 7. txanda. Abuztuaren 8tik 13ra
  • 8. txanda. Abuztuaren 15etik 20ra
  • 9. txanda. Abuztuaren 22tik 27ra

PREZIOA

Astea: 255€ (garraioa barne)

Hizkuntza

Kanpamentu hirueleduna

7 eta 13 urte bitarteko haurrak (2015 eta 2009 artean jaiotakoak)

Oharrak

  • Autobuseko garraioa: Donostiatik irteerak eta etorrerak.
  • Beste irteera-puntu batzuk izateko aukera.
  • Tilin Talanek jardueren ezaugarriak aldatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du, gutxieneko parte-hartzaile kopurura iristen ez bada.

Irteera eta etorrerarako topalekua.

Arotz-Enea baserriko autobusak Anoetan aparkatuko dira, skatepark parean, irteeretan zein helmugetan garaiz eta arin ibiltzeko eskatzen dizuegu.

Gogoan izan irteerak 9:00etan eta  helmugak 13:30etan izango dira.

BlOG-a

Blog bat gaituko dugu, non familiek seme-alaben egunerokotasuna jarrai ahal izango duzue. Ezinbestekoa da izen ematearen momentuan baimena emateko laukitxoa aukeratzea blog honetako argazkietan ateratzeko.


Edo, nahiago baduzu, gure bi eskoletako edozeinetan eman dezakezu izena.