Programak trilinguismoaren aldeko apustua egiten du, euskara oinarri hartuta eta egunero ordu beteko lana ingelesez eginez.



Tilin Talanek, bere Summer Udalekuak programaren barruan, 2 eta 12 urte bitarteko haur guztientzat zabalik dauden udalekuak antolatzen ditu aurten ere. Programak trilinguismoaren aldeko apustua egiten du, euskara oinarri hartuta eta Maca´s House metodoa erabiliz egunero ingelesezko ordubeteko lana eginez.

Helburua haurrek Donostia ezagutzea da, txango, jolas edo tailerren bidez, besteak beste. Parkeetara irteerak egitea edo hiriko punturik esanguratsuenetara bisitak egitea dira programa erakargarri bat osatzen duten planetako batzuk.


Jarduerak, Tilin Talaneko instalazioetatik abiatzen dira
Tilin Talan Lorea Tolosa Ibilbidea, 107an
Tilin Talan Amara Illumbe kalea, 8
Aldapeta María Ikastetxetik - Lizarra kalea, 2 (Lestonac eraikina)



Aurtengo ediziorako, Tilin Talanek zirkuan oinarritutako programa bat sortu du, honekin batera, txiki-talde guztiek beren karpak eraikiko dituzte, beren funtzioak egingo dituzte eta zirkuko artista txiki bihurtuko dira. Dibertsioa ziurtatuta dago! Lehen hezkuntzako haur taldeek kirola egin ahal izango dute, hala nola, gap kids, rolling, igeriketa salsa, bachata... Hezkuntza-balioez gain, beste batzuk ere jartzen dira praktikan, hala nola autosuperazioa eta iraunkortasuna.

Horrez gain, Lehen Hezkuntzako taldeek astean behin irteera bat izango dute hainbat lekutara, hala nola Leitzaranera, Santa Klara uhartera, Zubietara... eta jolasaren bidez paisaia eta ingurunea modu dibertigarrian eta lagun artean disfrutatuko dute. Aurten, osasun egoerak ahalbidetzen badu, elkarbizitza bezalako balioak sustatzeko ildoari jarraituz, ohiko gaualdia berreskuratuko dute: afaria, disko-festa eta lotara.

Kontziliazioa sustatuz, familien beharretara ahalik eta gehien egokitzen saiatuz, Tilin Talanek zerbitzua, datak, ordutegiak eta abar kontratatzeko eskaintza handia proposatzen du, jantokiko aukera barne.

Programazioa


Summer Udalekuak-en helburua txikiek uda ahaztezinaz gozatzea da, segurtasunez eta profesional talde handi baten bermearekin. Betiere balioetan oinarritutako hezkuntza oinarri hartuta.

¡Gozatu asko 2022ko SUMMER UDALEKUAK!

GURASOENTZAKO OHARRAK

Taldearen dinamikak era egokian aurrera eramateko PUNTUALTASUNA BEHARREZKOA da.
9:30etan irtengo gara ikastolatik.


Aldapeta Maria Ikastetxeko taldeen izen-emateak eskolak berak kudeatzen ditu, eta bere ikasleei bakarrik eskaintzen zaizkie.


  • Jarduerak egunero hasiko eta amaituko dira Tilin Talan Amara, Tilin Talan Lorea eta Aldapeta María Ikastetxearen instalazioetan, eta ezingo da bilketa beste inon adostu.
  • Jarduerak 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude Tilin Talan Lorea eta Tilin Talan Amaran. Aldapeta María Ikastetxean, berriz, 3 urtetik gorakoak dira. Kasu guztietan, esfinterra kontrolatu beharko dute eta pixoihalik gabe egon.
  • Haurrek egunero ekarriko dituzte: txanoa, bazkaria (banana saihestu), aplikatutako eguzki-krema eta ur-botila. Motxila lehen egunean banatuko zaie.
  • Arropa eta oinetako erosoak ekarriko dituzte, ahal den neurrian arropari izena jarrita.
  • Ekintza bereziren bat garatzen bada, gurasoei aldez aurretik jakinaraziko zaie.
  • Igerilekura joaten garen egunetan bainujantzia jarrita, txankletak, eskuoihala eta txanoa eraman beharko dituzte eta ahaztu gabe aldatzeko arropa.
  • Ostegunetako irteera 9:30etatik 15:30etara izango da. Egun honetan etxetik bazkaria ekarri beharko dute jangelako zerbitzua kontratatuta ez dutenek.
  • Eguraldi txarra eginez gero, programazioa moldatu behar izatea suerta daiteke.
  • Ezingo da etxetik jostailurik ekarri hau egin ezean eta zerbait galduz edo puskatuz gero, haur eskolak ez du erantzukizunik izango.

Izenemateko formularioa

Bete inskripzio-fitxa eta hurbildu Tilin Talan helbidera entregatzera edo tilintalan@tilintalan.es helbidera bidal dezakezu.

Summer Udaleku Tailerrean izena emateko

Utilizamos cookies propias y de terceros para realizar análisis de uso y de medición de nuestra web, ofrecer una mejor funcionalidad y personalizació. Al hacer pulsar en “Aceptar”, permites que todas estas cookies se guarden en tu navegador.    Más información
Privacidad