Zerbitzuak

Balioetan oinarritutako hezkuntza proiektu propioa

Aholkularitza psikopedagogikoa

Tilin Talan-eko profesional taldea, haurraren garapenaren bilakaeraz eta jarraipena egiteaz arduratzen da. Urtero, haurraren garapen psikopedagogikoari buruzko informazioa eskaintzen da. Baita beharrezkotzat jotzen denean, suspertze lerro batzuk ere.

Ordutegi malgua eta urte osoan irekita

Lana eta familia uztartzea zein zaila den jakinda, Tilin Talan Haurreskolak-ek 7:30etatik 19:30etarako ordutegi zabala eskaintzen dute. Jai egunetan eta aste bukaeretan bakarrik ixten delarik. Haur eskolak urte osoan irekita daude, baita abuztuan ere. Ordutegia 7:30etatik 17:30etara delarik.

Familia bakoitzak, bere lan ordutegiaren arabera egokitzen du haurraren ordutegia haur eskolan. Hala ere, gutxienez lau ordu egotea gomendatzen da. Bai ikastetxera ohitutzeko, eta baita egiten diren ekintzei probetxua ateratzeko. Gehienez, 7 edo 8 zortzi ordu gomendatzen dira. Beraien familien atentzio afektiboa ere jaso

Etengabeko webcam zerbitzua

Tilin Talan Haur Eskolak-etan, segurtasun azken teknologiak daude. Tilin Talan-eko ikasleen gurasoek, haurren ekintzak edo beste haurrekin duten jokabidea ikusi dezakete etxetik edo lanetik Internet bidez. Eskola orduetan, etengabeko webcam sistemak gela ezberdinen irudiak eskaintzen ditu. Familiek, sisteman sartzen uzten dien beraien gako(klabe) propioa dute.

Jangela

Haurtzaroan, oso garrantzitsua da dieta orekatua eramatea. Hau dela eta, Tilin Talan-en janariaren kalitate eta prestakuntzaz arduratzen gara. Katerina, berme osoko enpresa batek egiten du. Alergia edo intolerantzia kasuetarako menu bereziak prestatzen dituelarik. Gurasoek, seme-alabek bazkaltzeko daukatena jakin dezaten hilabeteko menua banatzen da.

Hirukide

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala

Zuatzu parke teknologikoko enpresak

 Gipuzkoako sendagaigileen elkartea 

Zerbitzu pedagogikoa

Proba hauek, esperientzia zabala duten tituludun pedagogoek egiten dituzte, Tilin talan-ek azpikontratatuta.

Bakarkako ebaluazio psikopedagogikoa egiten da, haurraren bilakaera momentua garapen parametro orokorretan kokatzeko. “Item” ezberdinak neurtzen dituzten bi test bidez egiten da, emaitzen fidagarritasuna are handiagoa izan dadin. Aztertzen diren arloak hauek dira:

• Mugimenduaren arlo fina eta lodia.

• Arlo kognitiboa.

• Hizkuntza arloa.

• Autonomia eta gizarte arloa.